Esan dezakegu uraren zikloa hasten dela atmosferan lurrun gisa dagoen ura kondentsatzen denean eta prezipitazio likidoak (euria) zein solidoak (elurra, txingorra eta abar) eragiten dituenean. Azaleratzen den ur horri dagokionez, lehen ur-aldia landareek, eraikuntzek eta abarrek jasotzen dute, eta atmosferara itzultzen da, lurrunduta; beste ur-aldi bat azalean geratu ahal da, eta hori ere lurrundu egin daiteke; beste ur-aldi bat lurrean barnera daiteke, eta bi aukera izan ditzake: alde batetik, landareak elikatu ahal ditu, eta beraz, atmosfera itzuliko da lurrunketa edo/eta izerditze prozesuen bidez, eta bestetik, lurpeko ur-korronte edo ur-bilguneetara jo dezake, eta horietarik gehienak azaleratu egingo dira berriro, iturburuetatik; eta, azkenik, atzeneko ur-aldia azalean zehar ibiliko da, azaleko ur-etorriak handiagotzen. Ibaiok ur-ekarriak ozeanoetan isurtzen dituztenean, zikloa berriro hasiko da, itsas azaleko ura lurruntzen hasten denean eta lurrun hori atmosferan hodei gisa biltzean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario