1. Itxi txorrota xaboia ematen duzun bitartean. Honela 10-12 litro ur inguru aurrezten dira.
2. Bainatu beharrean hobe da dutxatzea, 90-100 litro inguru aurreztu daitezke. Bainatzen bazara, ez ezazu bainuontzia goraino bete, erdiraino bete; aurreztutakoa beste bat bainatzeko balioko du.
3. Hortzak garbitzen dituzun bitartean txorrota ixteak 10-20 litro inguru aurreztu ditzake.
4. Jar ezazu tapoia konketan eskuak garbitzera zoazenean; 10 bat litro ur aurreztu ditzakezu.
5. Nahitaezkoa denean bakarrik egin iezaiozu tira komuneko kateari; erabiltzen ez duzun bakoitzean 10 bat litro aurreztu ditzakezu. Normalean zisternek 10 litroko edukiera dute. Edukiera lau litrotan murriztea, sei litrotan utziz, nahikoa da duen egitekoa betetzen jarrai dezan. Murrizte honekin %40 aurreztera iritsi daiteke.
6. Ontzi-garbigailua beteta dagoenean bakarrik erabili; bestela 25 litro ur inguru alferrik galduko ditugu (ontzigarbigailuaren arabera). Garbigailuarekin antzeko zerbait gertatzen da, baina ur gehiago kontsumitzen du.
7. Platerak eskuz garbitzen badituzu, ez ezazu txorrota irekita utzi, tapoia edota ontziak erabili itzazu. Ur asko aurreztuko duzu, garbiketa bakoitzeko 50 litro arte.
8. Hortzak garbitzen dituzunean erabil edalontzi bat. Ez ezazu txorrota irekita utzi. Aurpegia eta eskuak garbitzeko edota bizarra kentzeko bete ezazu pixka bat konketa. Minutuko 12 litro aurreztuko dituzu.
9. Ez ezazu komuna zakarrontzi moduan erabili, jarri paperontzi bat. Aldi bakoitzean 6 eta 12 litro bitartean aurreztuko dituzu.
10. Tantak isurtzen dituzten txorrotak edo dutxak konpondu itzazu edo bestela aldatu aginte bakarreko txorrotengatik. Hilean batez beste 170 litro ur aurreztuko dituzu.