Uraren zikloa itsasoan hasten da.
Eguzkiaren eraginez, ozeanoen gainazaleko ura lurrundu egiten da.
Ur-lurrinak gora egin ahala hoztu egiten da eta kondentsazio bidez lurruna ur likido bihurtzen da, ur tanta horiek pilatu egiten dira eta hodeiak sortu. Ur-partikulek pisu nahikoa hartu dutenean, erori egiten dira, prezipitazio bidez.
Euria beheko lainoetatik jausten da, elurra eta izotza goiko lainoetatik, han tenperatura bajuagoa baita eta ura izoztu egiten da. Eta berriro hasten da zikloa, etengabea da.