jueves, 19 de mayo de 2011

Bizkaiko ibai guztiek antzeko ezaugarriak dituzte: ibai laburrak dira, ibar estu eta meharretatik doaz eta emaritsuak dira. Euskal Herriko mendiak kostatik oso hurbil daudelako eratu dira horrelako ibaiak. Oso tarte laburrean asko jaisten dira. Adibide gisa Altube edo Arratia ibaiak aipa ditzakegu, 1.475 metroko kota gorenetik (Gorbeia) itsasoko mailaraino 50 kilometro eskas egiten dituzten ibaiak.



Kantauri aldeko ibaien batez besteko malda ‰11koa da eta, adibide moduan, esan behar da isurialde mediterraneoko ibaiek ‰2ko malda dutela. Gure lurraldeko arroak hiru motatakoak dira: Ibaizabal Itsasadarraren sistema eratzen dutenak, hau da, Bilboko Itsasadarra deritzon horretan bukatzen diren ibaiak: Nerbioi-Ibaizabal, Kadagua, Galindo, Asua eta Gobela. Bigarren multzokoak itsasora doaz zuzen: Artibai, Lea, Ea, Laga, Oka, Artike, Estepona, Butroe, Barbadun eta Agüera. Azken taldean Karrantza eta Calera ibaiak daude; arro horiek Kantabrian itsasoratzen den Asón ibaira isurtzen dute ura.

No hay comentarios:

Publicar un comentario