URA EDATEKO UR BIHURTZEKO PROZESUA
Ura edateko ur bihurtzeko prozesua hauxe da:
OXIDAZIOA
Lehendabizi, ozonoa eransten zaio ur gordinean heltzen diren elementuak herdoildu daitezen, batez ere burdina eta manganesoa.
SEDIMENTAZIOA
Oxidazio fasearen ostean, partikulen tamaina eta pisua handitzen duten substantziak eransten zaizkio.
IRAGAZKETA
Iragazketan, aurreko fasean kendu ez diren pisu eta tamaina gutxiko partikulak ezabatzen dira. Zaporeak eta usainak kentzeko, ikatz aktiboa ere erabil daiteke.
FLUORAZIOA
Fluorra disolbatzen da, haurren txantxarra prebenitzeko.
DESINFEKZIOA
Kloroa eta ozonoa dosifikatzen dira, ura desinfektatzeko. Zenbait instalaziotan izpi ultramoreak ere erabiltzen dira, eginkizun horretarako.