sábado, 28 de mayo de 2011

IZOTZ-GERUZEN ZARTADURAK


Nola jakin mahaitik behera erortzen utzitako katilua hautsiko den edo lurraren kontra errebote egingo duen? Ez da batere erraza galdera horri erantzutea; oro har, oso zailak dira hausturen mekanikaren inguruko problemak. Eta horixe gertatzen zitzaien icebergak nola sortzen ziren jakin nahi zutenei; alegia, ez zuten lortzen ulertzea zeren arabera zartatzen diren izotz-plataformak, eta askatzen diren iceberg deritzegun izotz-puskak.
Pennsylvania Estatu Unibertsitateko talde batek, beste bost erakundetako laguntzaileekin batera, buruhauste hori argitzea lortu du. Susmoa zuten izotz-plataformek barreiatzeko duten joerak eragin handia duela zartaduretan, eta zuten susmoa baieztatu ahal izan dute. Formula bat asmatu dute zartadurak iragartzeko.
Aurretik argitaratutako datuak eta haiek bildutakoak aztertuta, ikusi dute proposatutako hipotesia zuzena dela. Adibide gisa esan dute bi gandorren artean harrapatuta dagoen izotz-plataforma estu bat nekez barreia daitekeela, eta, horrexegatik, zartadurak ere gutxiagotan jasaten dituela.

2 comentarios:

  1. Jon bikain egin duzu baina ni bazalaze oso urduri egon zara eta batzuetan trabatu egiten zara. Baina horrek ez du inportantziarik oso ondo egin duzulako. Mikel Almiñana

    ResponderEliminar
  2. Oso ondo egin duzu bloga notatzen da lan asko egin duzula honako bloga egiteko

    ResponderEliminar