URARI BURUZKO INFORMAZIOA

Oxigeno-atomo bat hidrogenozko birekin uztartua da ura: H2O; horixe besterik ez. Formula guztiz sinplea eta ezaguna; dudarik gabe, ikasi dugun lehena.
Uraz beti esan den lehen gauza, hauxe da: egoera puruan, ez kolorerik, ez usainik, ez zaporerik duen likidoa dela.


Gure planetaren %75 ura da: ibai,  itsaso... eta gure gorputzean batez beste 37 litro ur ditu pertsona heldu batek.



Ur-masaren parterik gehiena egoera likidoan egon ohi da. Batez ere itsaso eta ozeanoetan aurki dezakegu egoera honetan, baina baita lur-azpiko ur eta lur-azaleko uretan (ibaiak eta lakuak) ere. Egoera solidoan dagoen ura ere oso esangarria da, bi poloetan eta mendiko glaziarretan pilaturiko izotza, hain zuzen ere.