Oxigeno-atomo bat hidrogenozko birekin uztartua da ura: H2O; horixe besterik ez. Formula guztiz sinplea eta ezaguna; dudarik gabe, ikasi dugun lehena. Hain molekula sinplea izanik, badirudi horretaz ezer ezagutu nahi bada nahikoa litzatekeela kimikari buruzko edozein oinarrrizko testuliburu hartu eta bertatik ondorioak ateratzea. Bere egiturak ez du bestelako berezitasunik iradokitzen.
Uraz beti esan den lehen gauza, hauxe da: egoera puruan, ez kolorerik, ez usainik, ez zaporerik duen likidoa dela. Baina hortik aurrerako propietateak guztiz bereziak dira eta berezitasun horri esker dago bizia gure planetan.
Ur-masaren parterik gehiena egoera likidoan egon ohi da. Batez ere itsaso eta ozeanoetan aurki dezakegu egoera honetan, baina baita lur-azpiko ur eta lur-azaleko uretan (ibaiak eta lakuak) ere. Egoera solidoan dagoen ura ere oso esangarria da, bi poloetan eta mendiko glaziarretan pilaturiko izotza, hain zuzen ere. Frakzio txikiena atmosferan agertzen da, egoera likidoan lainoetan moduan, edo gas egoeran ur-lurrin moduan. Atmosferako ura, ordea, oso garrantzitsua da hidrosferako gune ezberdineko uren trukea gertatu dadin, gordailu nagusietatik urruti dauden eskualde kontinentaletara ura iritsi dadin ahalbidetzen ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario