Oraintxe bertan egin dut eta hemendik aurrera hementxe izango dut aukera urari buruzko kontuak sartzeko eta zuek zeuenak sartu nahi badituzue ere bai.
lunes, 13 de junio de 2011
viernes, 3 de junio de 2011
URA EDATEKO UR BIHURTZEKO PROZESUA
OXIDAZIOA
Lehendabizi, ozonoa eransten zaio ur gordinean heltzen diren elementuak herdoildu daitezen, batez ere burdina eta manganesoa.
SEDIMENTAZIOAOxidazio fasearen ostean, partikulen tamaina eta pisua handitzen duten substantziak eransten zaizkio. Ura koagulatzailearekin eta malutatzailearekin nahasten da, dekantazio fasean dituen solido organikoen nahiz ez-organikoen banaketa errazteko.
IRAGAZKETA
Iragazketan, aurreko fasean kendu ez diren pisu eta tamaina gutxiko partikulak ezabatzen dira. Iragazketa silize hareaz osatutako material baten gainean egiten da. Zaporeak eta usainak kentzeko, ikatz aktiboa ere erabil daiteke.
FLUORAZIOAFluorra disolbatzen da, haurren txantxarra prebenitzeko.
DESINFEKZIOA
Kloroa eta ozonoa dosifikatzen dira, ura desinfektatzeko. Zenbait instalaziotan izpi ultramoreak ere erabiltzen dira, eginkizun horretarako.
jueves, 2 de junio de 2011
sábado, 28 de mayo de 2011
IZOTZ-GERUZEN ZARTADURAK
Nola jakin mahaitik behera erortzen utzitako katilua hautsiko den edo lurraren kontra errebote egingo duen? Ez da batere erraza galdera horri erantzutea; oro har, oso zailak dira hausturen mekanikaren inguruko problemak. Eta horixe gertatzen zitzaien icebergak nola sortzen ziren jakin nahi zutenei; alegia, ez zuten lortzen ulertzea zeren arabera zartatzen diren izotz-plataformak, eta askatzen diren iceberg deritzegun izotz-puskak.
Pennsylvania Estatu Unibertsitateko talde batek, beste bost erakundetako laguntzaileekin batera, buruhauste hori argitzea lortu du. Susmoa zuten izotz-plataformek barreiatzeko duten joerak eragin handia duela zartaduretan, eta zuten susmoa baieztatu ahal izan dute. Formula bat asmatu dute zartadurak iragartzeko.
Aurretik argitaratutako datuak eta haiek bildutakoak aztertuta, ikusi dute proposatutako hipotesia zuzena dela. Adibide gisa esan dute bi gandorren artean harrapatuta dagoen izotz-plataforma estu bat nekez barreia daitekeela, eta, horrexegatik, zartadurak ere gutxiagotan jasaten dituela.
martes, 24 de mayo de 2011
HAU BAI OLATUA!
jueves, 19 de mayo de 2011
Kantauri aldeko ibaien batez besteko malda ‰11koa da eta, adibide moduan, esan behar da isurialde mediterraneoko ibaiek ‰2ko malda dutela. Gure lurraldeko arroak hiru motatakoak dira: Ibaizabal Itsasadarraren sistema eratzen dutenak, hau da, Bilboko Itsasadarra deritzon horretan bukatzen diren ibaiak: Nerbioi-Ibaizabal, Kadagua, Galindo, Asua eta Gobela. Bigarren multzokoak itsasora doaz zuzen: Artibai, Lea, Ea, Laga, Oka, Artike, Estepona, Butroe, Barbadun eta Agüera. Azken taldean Karrantza eta Calera ibaiak daude; arro horiek Kantabrian itsasoratzen den Asón ibaira isurtzen dute ura.
miércoles, 18 de mayo de 2011
martes, 17 de mayo de 2011
MUNDUKO IBAIAK
Munduko ibairik luzeenetakoa da; emariak gehituta, 6.700 kilometroko ibilbidea egiten du Mediterraneora heldu arte.
MISISIPI
Ipar Ameriketatko bigarren ibairik luzeena da eta munduko hirugarrena. 6.270 kmko ibilbidea du eta Estatu Batuetako 10 esttatu zeharkatzen ditu. Itaska lagukuaren inguruan jaiotzen da eta Minneapolis paren bere zabalera 300 metrotik gorakoa da eta nabigagarria.
AMAZONAS
Planetako ibairik luzeena eta urik gehien duena da.7020kmko ibilbidea du. Amazonia ohina zeharkatzen du. Ibaiaren ertzetan hainbat tribu bizi dira.
lunes, 16 de mayo de 2011
BAZENEKIEN URAK...?
Milioika umek eta emakumek egunero 10 kilometroko bidea egin behar dutela edateko ura lortzeko?
Koka-kola litro bat egiteko 200 litro ur behar direla?
Gizakion gorputzean bataz beste 37 litro ur dagoela?
Burmuinaren %75 ura dela?
URAREN BITXIKERIAK
jueves, 12 de mayo de 2011
URA
miércoles, 11 de mayo de 2011
URA
Oxigeno-atomo bat hidrogenozko birekin uztartua da ura: H2O; horixe besterik ez. Formula guztiz sinplea eta ezaguna; dudarik gabe, ikasi dugun lehena. Hain molekula sinplea izanik, badirudi horretaz ezer ezagutu nahi bada nahikoa litzatekeela kimikari buruzko edozein oinarrrizko testuliburu hartu eta bertatik ondorioak ateratzea. Bere egiturak ez du bestelako berezitasunik iradokitzen.
Uraz beti esan den lehen gauza, hauxe da: egoera puruan, ez kolorerik, ez usainik, ez zaporerik duen likidoa dela. Baina hortik aurrerako propietateak guztiz bereziak dira eta berezitasun horri esker dago bizia gure planetan.
Ur-masaren parterik gehiena egoera likidoan egon ohi da. Batez ere itsaso eta ozeanoetan aurki dezakegu egoera honetan, baina baita lur-azpiko ur eta lur-azaleko uretan (ibaiak eta lakuak) ere. Egoera solidoan dagoen ura ere oso esangarria da, bi poloetan eta mendiko glaziarretan pilaturiko izotza, hain zuzen ere. Frakzio txikiena atmosferan agertzen da, egoera likidoan lainoetan moduan, edo gas egoeran ur-lurrin moduan. Atmosferako ura, ordea, oso garrantzitsua da hidrosferako gune ezberdineko uren trukea gertatu dadin, gordailu nagusietatik urruti dauden eskualde kontinentaletara ura iritsi dadin ahalbidetzen ditu.