viernes, 3 de junio de 2011

URA EDATEKO UR BIHURTZEKO PROZESUA

Ura edateko ur bihurtzeko prozesua hauxe da:




OXIDAZIOA
Lehendabizi, ozonoa eransten zaio ur gordinean heltzen diren elementuak herdoildu daitezen, batez ere burdina eta manganesoa.

SEDIMENTAZIOAOxidazio fasearen ostean, partikulen tamaina eta pisua handitzen duten substantziak eransten zaizkio. Ura koagulatzailearekin eta malutatzailearekin nahasten da, dekantazio fasean dituen solido organikoen nahiz ez-organikoen banaketa errazteko.


IRAGAZKETA

Iragazketan, aurreko fasean kendu ez diren pisu eta tamaina gutxiko partikulak ezabatzen dira. Iragazketa silize hareaz osatutako material baten gainean egiten da. Zaporeak eta usainak kentzeko, ikatz aktiboa ere erabil daiteke.

FLUORAZIOA
Fluorra disolbatzen da, haurren txantxarra prebenitzeko.


DESINFEKZIOA

Kloroa eta ozonoa dosifikatzen dira, ura desinfektatzeko. Zenbait instalaziotan izpi ultramoreak ere erabiltzen dira, eginkizun horretarako.

sábado, 28 de mayo de 2011

IZOTZ-GERUZEN ZARTADURAK


Nola jakin mahaitik behera erortzen utzitako katilua hautsiko den edo lurraren kontra errebote egingo duen? Ez da batere erraza galdera horri erantzutea; oro har, oso zailak dira hausturen mekanikaren inguruko problemak. Eta horixe gertatzen zitzaien icebergak nola sortzen ziren jakin nahi zutenei; alegia, ez zuten lortzen ulertzea zeren arabera zartatzen diren izotz-plataformak, eta askatzen diren iceberg deritzegun izotz-puskak.
Pennsylvania Estatu Unibertsitateko talde batek, beste bost erakundetako laguntzaileekin batera, buruhauste hori argitzea lortu du. Susmoa zuten izotz-plataformek barreiatzeko duten joerak eragin handia duela zartaduretan, eta zuten susmoa baieztatu ahal izan dute. Formula bat asmatu dute zartadurak iragartzeko.
Aurretik argitaratutako datuak eta haiek bildutakoak aztertuta, ikusi dute proposatutako hipotesia zuzena dela. Adibide gisa esan dute bi gandorren artean harrapatuta dagoen izotz-plataforma estu bat nekez barreia daitekeela, eta, horrexegatik, zartadurak ere gutxiagotan jasaten dituela.